2017/02/21 19:30

MAHAI-INGURUA

[JARDUNALDIA] 'EGUNA eta euskarazko prentsa'

[JARDUNALDIA] 'EGUNA eta euskarazko prentsa'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

80 urte bete dira EGUNA egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zenetik. 1937ko urtarrilaren 1ean plazaratu zen lehenengoz, gerra bete-betean, eta sei hilabete geroago, ekainaren 13an, argitaratu zen azkenengoz, hain zuzen ere, soldadu faxistak Bilbora sartu baino sei egun lehenago. Egunkari haren 139 zenbaki kaleratu ziren.

Euskara hutsezko lehen egunkari hura zein testuingurutan sortu zen, haren garrantziaz eta gaur egungo komunikabideetan izan duen eraginaz eztabaidatzeko, jardunaldia antolatu du Euskal PEN/Basque PEN Klubak, Oihaneder Euskararen Etxearen, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesaz.

Horren haritik, historialari, irakasle eta eta kazetari bana bilduko ditugu. Helburua da, batetik, EGUNA egunkaria bere garaian kokatzea, gaur egungo euskarazko prentsari begirada ematea Arabatik eta, amaitzeko, hemendik aurrerako bideari nola ekin behar zaion hausnartzea.

Hizlariak:

– Mikel Aizpuru, historialaria
– Txema Ramirez de la Piscina, UPV-EHUko irakaslea
– Itsaso Estarrona, kazetaria

Moderatzailea: Iñaki Larrañaga
Aurkezlea: Euskal PEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago