2017/02/19 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[SASKI NASKI] 'Orain hilak ditugu'

[SASKI NASKI] 'Orain hilak ditugu'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Orain hilak ditugu ikuskizun literarioarekin abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxeko Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara delako ziklo berria. Zikloak Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du. Hilean behin egingo da igande arratsaldetan. Batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak izango ditu ardatz baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago