2017/02/08 20:30
HITZALDIA
Gasteizko Udalak antolatutako Gasteizen Bai lemadun Merkataritza eta Euskararen Astearen barruan, hiriko merkataritza eta ostalaritzaren alorretan euskara bultzatzea helburu duen programa abian da, otsailaren 12ra bitartean.
Asteazkenean Kike Amonarriz soziolinguistak Euskarak merkataritzari eta ostalaritzari ematen dion balio erantsia izeneko hitzaldia emango du arratsaldeko 20:30ean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.