Gaurtik aurrera TUVISAk zerbitzua indartuko du Deportivo Alavesek Gasteizen jokatzen dituen partiden ostean. Zehazki, bi autobus gehiago jarriko dira 2. linea periferikoaren bi noranzkoetan Alavesek Mendizorrotzan jokatzen duenean. Bestetik, partida TUVISAren ohiko ordutegitik kanpo bukatzen denean ere, gaur, esaterako, udalaren garraio enpresak bi autobus jarriko ditu zaleentzat. Zelaia betetzea aurreikusiz gero, gainera, Udalak beste autobus bat jar lezake. Alavesen eta Baskoniaren partidak batera jokatzen ez direnean jarriko da zerbitzu hori.