Principal Antzokiaren VI. Ganbera Zikloa otsailaren 9an hasiko da

Erredakzioa 2017ko otsailaren 7a

Ganbera Zikloaren VI. edizioaren aurkezpena. /Alea

Urval Ensemblek emango dio hasiera Principal antzokiko ganbera zikloari, eta Carlos Mena eta Susana Garcia de Salazarrek itxiko dute, urrian.

Iaz bezala, Principal Antzokiko Ganbera Zikloaren VI. edizioak zazpi kontzertu izango ditu, otsailetik urrira bitartean. Lehenengoa otsailaren 9an izango da.

2012an sortutako proiektu hau Gasteizko Udalaren –Principal antzokiaren bitartez– eta Jesus Guridi kontserbatorioaren arteko lankidetzaren emaitza da. Dagoen musika eskaintzaren osagarria da, eta proposamen berriak eskaintzen ditu hiriko kultur ehuna aberastu dadin. Estibaliz Canto Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak adierazi duenez, "ziklo honek publiko berriak bultzatzeko balio du; musika proposamenak hurbiltzen zaizkie gazteei eta musikariei balioa emateko balio du, bai ibilbide profesionala garatu dutenei zein ikasketak bukatu berri dituztenei".

Hauxe izango da programa:

  • Otsailak 9: Urval Ensemble.
  • Martxoak 9: Carlos Parra, biolina – Jon Bolois, pianoa.
  • Apirilak 6: Dzast Ahotsak.
  • Maiatzak 4: David Jarquin, tronpeta – Aitor Olea, organoa.
  • Ekainak 15: Carmen Martinez Guerra, flauta – Unai Insausti Eguia, gitarra.
  • Urriak 5: Duo Cassado.
  • Urriak 19: Carlos Mena, kontratenorra – Susana García de Salazar, pianoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago