Poliziaren arabera, lineako autobus-gidari batek arazoak izan zituen bikote batekin, eta autobusetik bota zituen. Bertara hurbildu ziren udaltzainek gizon bat aurkitu zuten, oso urduri, oihuka, eta autobus-gidariari mehatxu egiten. Bere ondoan emakume bat zegoen, besoetan ume bat zuena, eta gizona lasaitzen saiatzen ari zen. Udaltzainak ere gizona lasaitzen saiatu ziren baina gizonak emakumea eta gidaria iraindu zituen, eta emakumeari eraso egin zion. Atxilotuta eraman zuten orduan.