Gasteiz Calling azaroaren 10ean eta 11n izango da aurten

Erredakzioa 2017ko otsailaren 3a

Gasteiz Calling festibala azaroaren 10tik 11ra bitartean ospatuko da. / Irudia: Gasteiz Calling.

Punk jaialdia bi egunekoa izango da aurten, eta azaroaren 10ean eta 11n izango da Iradier Arenan.

2017an ere ospatuko da Gasteiz Calling festibala. Aurten musika jaialdia bi hilabete beranduago izango da, azaroan. Gainera, lehenbiziz bi egun hartuko ditu punk festibalak, azaroaren 10tik 11ra bitartean izango baita. Lekua mantenduko da, Iradier Arena, eta 20 talde pasatuko dira Gasteiz Callingaren taulatik, talde kopurua areagotuz. Lehen baieztapenak otsailean iragarriko dira.

Honela, punk festibala Gasteizko agenda kulturalean finkatu da. Aurreko edizioek arrakasta itzela izan zuten, nazioarte mailako punk talderik esanguratsuenak erakarri zituen, hala nola, Gatillazo, Bad Religion edo Toy Dolls. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago