Artxibatu dute Martxoaren 3agatik Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko ots. 1a, 18:00

Martxoak 3ko gertakarien harira, mobilizazio bat.
Gasteizko epaitegi batek ebatzi du bost langileren hilketak preskribatuta daudela.

 

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Polizia oldartu egin zen langile mugimenduak deitutako batzar baten aurka, eta bost lagun hil zituzten oldarraldi horren ondorioz, tiroka: Pedro Maria Martinez Ozio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Zaurituak ehundik gora izan ziren. Inoiz ez dute, ordea, horregatik inor zigortu.

Salaketa aurkeztu zuten Arabako Batzar Nagusiek, Aldundiak eta Gasteizko Udalak, baina Batzar Nagusiena artxibatu egin du Gasteizko 3. Instrukzio Auzitegiak.

Epaitegiaren arabera, hilketak ezin dira gizateriaren aurkako delitutzat jo. Hori horrela, hilketa edo homizidio gisa epaitu beharko lirateke, baina hala epaituak izateko, gertakariak preskribatuta daudela ebatzi du epaileak. Hogei urtera preskribatzen dira delituok, eta duela 40 izan ziren hilketak. Erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko dute Batzar Nagusiek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago