Kulturartekotasunaren aldeko murala egin dute Adurtzan

Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 10:23

Magisteritza Eskolako eta San Ignacio ikastetxeko ikasleek egin dute, Insola elkartearekin batera.

Magisteritza Eskolako ikasleek, San Ignacio ikastetxeko zenbait ikaslek eta Insola elkartearen gizarteratze lantegiko parte-hartzaileek kulturartekotasuna aldarrikatzeko murala sortu dute Adurtzan. Zehazki, Iturritxu kalean kokatuta dagoen Vaneli tabernan egin dute, eta bertan Gasteizko kultur aniztasuna irudikatu nahi izan dute. Hala, auzoa apaintzen duen horma irudi berri honetan Hesiak Lurrera, Sustraiak Aurrera leloa irakur daiteke.

Irudiak: Insola elkartea

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago