2017/02/22 19:00 - 21:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[BEGI BELARRI] 'Basker' dokumentala

[BEGI BELARRI] 'Basker' dokumentala
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Aurtengo Begi Belarri zikolaren bigarren emanaldian Basker dokumentalak izango dira ikusgai. Argibel Euba ikertzaileak, Mikel Laboa Katedraren laguntza bati esker, 1963an suediar telebista publikoarentzat Euskal Herrian filmaturiko bi laburmetraia dokumental etnografikoren azterketa egin zuen. Suedierazko bi dokumental horiek (Basker 24 minutukoa eta Bondei i Baskerland 17 minutukoa) ahaztuak ziren, eta orain UPV/EHUk berrargitaratu ditu DVDan, Argibel Eubak eginiko azterketarekin batera: dokumentalen deskribapen zehatza eta eszenen identifikazioa, egileei buruzko informazioa, egileek Euskal Herrian bertako gidariekin batera eginiko ibilbidearen deskripzioa, filmen analisia eta dokumental bien eragin eta garrantziaren ebaluazioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago