25 eta 57 urte bitarteko lau gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen indarkeria matxista egotzita; laurak bikotekidearen urruntze agindua hausteagatik, hain zuzen ere. Horietako bat, gainera, bikotekidea mehatxatu zuen eta erasotzen saiatu zen.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.