36.000 euro bideratuko ditu Udalak Gasteiz Antzokirako ideia-lehiaketara

Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 15:05
Gasteiz Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxea Eskoriatza-Eskibelen etxadian kokatu nahi ditu Udalak.

Ideia-lehiaketak Auzolana pilotalekua ez ikutzeko aukera jasoko du.

Gasteizko Udalak 36.000 euro bideratuko ditu Gasteiz Antzokia diseinatzeko ideia-lehiaketara. Tokiko Gobernu Batzarrak bihar onetsiko du lehiaketa arautzeko baldintza-agiria, Eskoriatza-Eskibel etxadian kokatu nahi duten Gasteiz Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxeko ekipamenduaren espazioak antolatu eta diseinatzeko. Saritan 36.000 euro banatzea aurreikusten dute; irabazleari 20.000 euro emango zaizkio, bigarren sarituari 10.000 eta 3.000 euroko bi accesit.

Aurreko astean Udalak iragarri bezala, ideia-lehiaketak Auzolana pilotalekua ez ukitzeko aukera jasoko du, Auzolana pilotalekuko eragileek, Oihaneder kudeatzen duen Lazarraga kultur elkarteak, euskalgintzako zenbait eragilek eta EH Bilduk eskatu bezala.

Etxadiak bi lursail ditu: batetik, pilotalekua, garai bateko ostatua eta haren aurreko lorategia barne hartzen dituena; bestetik, Eskoriatza-Eskibel jauregia bera dagoen lursaila, eta horren aurreko espazio librea eta lurpea. Proiektua bi zatitan garatuko litzateke: lehenengo Kafe Antzokia eraikiko litzateke, eta ondoren  Oihaneder Euskararen Etxearen egoitza berria. Bi fase hauek aurrera eramateko gehienez 5,5 milioi euro bideratuko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide