Martxoaren 3ko hilketei buruzko kereilak artxibatzeko eskatu du fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 15:30

1976ko martxoak 3ko irudia.

Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak Martxoaren 3ko hilketei buruz Gasteizko instrukzio epaitegian aurkeztutako kereila artxibatzeko eskatu du fiskalak.

1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako hilketak argitu eta epaitu daitezela eskatzeko Arabako instituzioek kereila aurkeztu zuten iragan urteko urrian. Bada, Arabako fiskalak kereila horiek ez aztertzeko eskatu dio Gasteizko instrukzio epaitegiari, txosten batean; salatutako gertaerak preskribatuta daudela esan du fiskalak, eta garaiko Espainiako zuzenbideak ez zituela gizadiaren aurkako krimenak aitortzen.

Epaitegiek eskatuta aurkeztu du txostena Fiskaltzak, baina ez da loteslea ezta bete beharrekoa ere. Dena den auziak zer bidea jarraitu dezakeen erakusten du. Azkenean, epaitegiak kereila artxibatzea erabakitzen baldin badu, Arabako Probintzi Auzitegiaren aurrean apelazio helegitea aurkeztu ahal izango dute Arabako instituzioek.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago