Gasteizko Udaltzaingoak 22 urteko gaztea atxilotu zuen larunbat goizean Alde Zaharrean, bikotekidea jotzea egotzita. Udaltzaingoak telefono dei baten bidez jaso zuen abisua, eta zenbait patruila bertaratu ziren. Bertan, erasoa entzun eta deia egin zuen lekukoa, emakume erasotua eta etxebizitzan aurkitzen zen beste lekuko batekin hitz egin zuen poliziak. Antza denez, bikoteak eztabaida bat izan zuen, eta erasotzaileak altzariak eta etxeko hormak kolpatzen hasi zen. Ondoren, bikotekidea hormaren kontra jarri zuen eta burua kolpatu zion. Poliziek atxilo hartu zuten gizona, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.