Datorren ostegunean, hilak 26, Gasteizko Irakurle Klubaren saio berri bat egingo dute Ignacio Aldecoa kultura etxean. Oraingoan gonbidatu berezi bat izango du hilero elkartzen den irakurleen taldeak, Ramon Saizarbitoria idazlea, hain zuzen ere. Bertara hurbiltzen direnek Lili eta biok liburuaren inguruan hitz egiteko aukera izango dute, beti bezala, Iban Zaldua idazlearen gidaritzapean. Sarrera librea da, baina parte hartzen dutenei eskatzen zaien baldintza bakarra liburua irakurtzea da.