Arabako gazte euskaltzaleak bilduko dira Gasteizen egingo den Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer? topaketan. Topaketaren helburua Arabako kuadrilla ezberdinetako gazte euskaltzaleak bildu eta kuadrilletan antolatzen dituzten euskararen aldeko ekimenen berri trukatzea da.
Topaketari hasiera emateko goizeko 10:30ean herri bakoitzeko ordezkariek euren aurkezpenak egingo dituzte. Bertaratutakoen aurkezpenak bukatzerakoan, mintzodromoa edo eztabaidarako mahai-inguruak egingo dira. Eguerdi partean, bazkaria izango da Gaztetxean, eta ondoren, 20:00ak arte, kontzertuak egongo dira, Orbanak, Odolkiak eta Tinko taldeen eskutik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.