2017/01/27 19:00 - 21:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

'Zineleku' film laburrak

'Zineleku' film laburrak
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Zineleku ikus-entzunezkoen prestakuntza, ekoizpena eta emanaldiak egiteko egitasmoa da. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatzen dute eta Euskal Herrian Kalaka Lab-ek garatzen du. Egitasmoak ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko prestakuntza ematea du helburu. Murgiltze proiektua hiritik kanpora garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana sustatzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko.

Proiektuaren partaideek Zarauzko Igerian aterpetxean hamar egun igarotzen dituzte zinema udalekuetan. Bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak ematen dituzte, proiekzioetan, performanceetan eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Aurkezpenean 2016ko udako zinema udalekuetan landutako honako lanak proiektatuko dira:

  • Elektrizitatea. 3.37 min.
  • Fakebook. 3.33 min.
  • Saturno. 1.10 min.
  • L’off. 3.10 min.
  • Esnorkel. 3.25 min.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago