Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean Fitur turismo azokan egingo dute Madrilen, eta bertan Gasteizek 50 proposamenetik gora eskainiko ditu, turismoaren arloko munduko erakusleiho profesional garrantzitsuenetako batean, hain zuzen ere. Turismo iraunkorra, gastronomia eta kultur ondarea izango dira turismoaren azoka hiriak aurkeztuko dituen erakargarriak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.
Horretarako, Gasteizek ospe handiko "aliatuak" bilatu ditu hainbat arlotan. Gaur iragarri duenez, FesTVal jaialdiak aurtengo egitaraua aurkeztuko du Fitur azokan, eta telebistako bi aurpegi ezagun aukeratu dituzte hiriko enbaxadore izateko: Matias Prats eta Maria Escario kazetariak. Hala, hilaren 19an Gasteizko standean izango dira bi aurkezleak. "Telebistako aurpegi ezagunenen presentziari esker, gure hiria telebistaren hiriburu bihurtzen daFesTVal jaialdian, eta gurera bisitan datozenak zein telebistako izarrek oihartzuna duen publikoa harritu eta harrapatzen ditu”, nabarmendu du Nerea Melgosak, FesTValen bi enbaxadoreen laguntza goraipatuz.
Bestetik, Eva Mª Garcia Saez de Urturi idazleak literaturaren bidez ezagutaraziko du hiria: El silencio de la ciudad blanca nobela arrakastatsua aurkeztuko du, hiriak feriara eramango dituen gaikako ibilbide batzuen zein kirol ibilbideen ardatza baita.
Azkenik, laster saskibaloiko Errege Kopa Gasteizen jokatuko denez, hiriak lekua izango du ekitaldi handien eta eliteko kirolaren arloan. Akerrek, Baskoniaren maskotak, iragarriko du kirol ekitaldi handi hori, Errege Koparen antolakuntzarekin koordinatutako zenbait jardueratan.
Era berean, hiria ezagutarazteko ekintza zehatz horietaz gain, Udalak topaketa eta bilera agenda osoa prestatu du egun horietarako.