2017/05/05 16:30 - 20:30

IKASTAROA

[IKASTAROA] 'Berdin kontsumitzen ditugu drogak?'

[IKASTAROA] 'Berdin kontsumitzen ditugu drogak?'
goiuri jauregia, Gasteiz

Tailer honetan, emakumeek eta gizonek drogak erabiltzeko dituzten moduei buruzko datuak ezagutuko ditugu, eta sexuaren arabera bereizitako kontsumo horren arrazoiak eta ondorioak aztertuko ditugu. Gainera, emakumeen berariazko arriskuak murrizteko neurriei erreparatuko diegu, drogen erabilera kudeatzeko orduan baliagarriak izan baitaitezke horiek.

Trebatzaile lanetan Maitane Anitua Roa arituko da, Ai Laket!! elkarteko kidea eta masterra Ikasketa feministetan (ikerketa-lana: ‘Generoa eta drogak. Drogen kontsumo ludikoa emakume gazte euskaldunengan’)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago