Aurreko ostiralean 38 urteko gizona atxilo eraman zuen Udaltzainagoak Gasteizko Zaramaga auzoan, genero indarkeria delitu batez akusatuta. Antza denez, ustezko erasotzailea bikotekidea jo zuen, eta haren laguna mehatxatu. Udaltzaingoak deia jaso zuen eta hainbat patruila gerturatu ziren tabernara. Emakumeekin hitz egin, eta horietako bat zauriak zituela ikusi zuten. Beste udaltzain batzuk ustezko erasotzailea beste taberna batean topatu zuten. Emakumeekin eztabaida izan zuela onartu zuen gizonezkoak, eta defendatu behar izan zuela argudiatu zuen. Azkenik, Udaltzainak gizona atxilo eraman zuen, genero indarkeria delitua egotzita.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.