Udalak onartu duen adierapen instituzionalean nabarmentzen dutenez, jazotako erasoak "errespetuan, dibertsitatean eta bizikidetzan oinarritutako gizartea eraikitzeko erakundeek eta gizarteak berak oraindik ere lan egin behar dutela argi uzten du"
Halaber, Udalak adierazi du dauden identitate sexual guztiak errespetatzen dituela, baita genero identitate eta joera afektibo-sexual guztiak ere. "Horregatik, errealitate hauek guztiak ikusgai izateko lana egingo du eta gizartean dagoen transfobia borrokatuko du. Udalak ‘Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak’ lemarekin bat egiten du eta kolektibo transexualak sufritzen duen egoera gaitzesten du. Pertsona transexualen artean suizidio saiakera tasa %40koa da, pertsona hauek pairatzen duten egoeraren adibide argia".
Udalak transexualen alde egiten diren ekimenak babestuko dituela iragarri du, eta hiritarrei ekintza transfobo hau gaitzestera gonbidatzen die, "baita gure hirian bizikidetza bermatzeko lanean bat egitera, gorroto eta fanatismoa gainditzeko. XXI mendean jokabide hauek ez baitute lekurik".