Gasteizek badu Inauterietako kartela

Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 13:00

Jon Ander Artola Oyarzabal gaztearen Icono universal lanak irabazi du aurtengo lehiaketa.

Jon Ander Artola Oyarzabal Icono universal kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Inauterietarako kartel lehiaketa. Egilea 23 urteko diseinatzailea da eta Villabonan (Gipuzkoa) bizi da. 1.500 euroko saria jasoko du.

Aurtengo lehiaketan 35 egilek hartu dute parte, eta 38 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen %66 gasteiztarrak edo arabarrak ziren, %11, Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta %23 beste probintzia batzuetakoak. Kartelen erakusketa otsailaren 13tik 28ra arte egingo da Ibaiondo eta Salburua gizarte etxeetan.

6.500 pertsona desfilean

Jaiak otsailaren 21etik 28ra izango dira. Aurtengo edizioan orotara 24 konpartsak eta 6.495 pertsonak hartuko dute parte desfilean. Prentsa oharrari erantsi zaion zerrendan zehazten dira konpartsen izenak, gaiak, izenburuak eta partaide kopurua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago