"Gasteiz Antzokia Auzolana pilotalekua eraitsiz eraiki nahi duen bakarra EAJren udal gobernua da"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urtarrilaren 11

Txapa Ahotsa asanbladak agerraldia egin du gaur.

Gasteizko Kafe Antzokia Eskoriatza-Eskibelen kokatzeko Auzolana pilotalekua eraitsi nahi duen "bakarra" EAJren udal gobernua dela azpimarratu du Txapa Ahotsa asanbladak.

"Udal gobernua bakarrik dago". Auzolana pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladak, hilabete hauetan, auzogintzan eta euskalgintzan aritzen diren zenbait eragilerekin hitz egin ostean ondorioztatu du pilotalekua desagertu nahi duen bakarra Gasteizko EAJren udal gobernua dela.

Hartara, Udalari eskatu dio "inposatzeak" alde batera uzteko eta Auzolana pilotalekuari bere proiektua garatzen utz diezaiola. "Udalak lehiaketarako baldintzen prestaketa gelditu behar du, egun Auzolanaren eraistea jasotzen baitute baldintza-pleguek".

Bestalde, Txapa Ahotsak Udalari leporatu dio Auzolana pilotalekua edo Antzokia "dikotomia faltsua saldu nahi izatea”, eta berretsi dute bere desioa dela Udalak sortutako egoerari irtenbide zentzuduna eta bidezkoa ematea. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago