Urtarrileko astearteetan errefuxiatuen inguruko zinema-ziklo bat eskainiko du Montehermoso kulturuneak, CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearekin batera. Montehermoso kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak egin zuten Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deialdi publikoan hautatu zen Babesik gabe proiektuaren barruan kokatzen da jarduera hau.
Zikloan, CEAR-Euskadi batzordeak hautatutako lau film eskainiko dituzte. Saio guztiak, astearteetan, 19:00etan izango dira, eta bakoitzaren bukaeran, solasaldia izango da, errefuxiatuen egungo egoeraren inguruan.
Horrela, urtarrilaren 10ean, Isabel Coixet zuzendariaren La vida secreta de las palabras proiektatuko dute. Hilaren 17an, berriz, In this World, Michael Winterbottom zuzendari britainiarrarena. Astebete beranduago, Courtney Hunt zuzendari estatubatuarraren Frozen River eskainiko dute. Azkenik, eta zikloari amaiera emateko, Hotel Cambridge izango da ikusgai, Elianne Cafferena.
Sarrera doan izango da, lekuak bete arte, eta proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, azpitituluekin. 14 urtetik gorakoei zuzenduta daude.