Aurrekoetan bezala, Eguberrietako merkataritza-kanpainako egun nagusietan Iradier Arenako aparkalekua doan izango da. Hala erabaki du Udalak, Gasteiz On elkarteak egindako eskabideari erantzunez. Hortaz, hilaren 3, 4, 5 eta 7an doan erabili ahal izango da parkinga. Izan ere, Errege Egunaren inguruko erosketak erraztu nahi dirtuzte. Abenduaren 23an eta 24an ere doakoa izan zen aparkalekua, eta, beraz, sei izango dira, guztira, parkinga doan erabili ahal izango den egunak.