Naturaren argazkirik ikusgarrienak Gasteizen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2017ko urt. 3a, 11:29

Richard Peters argazkilari ingelesaren irudiak lehiaketa irabazi zuen.

GDT European Wildlife Photographer of the Year erakusketa Ataria Interpretazio Zentroan izango da urtarrilaren 22ra arte.

GDT European Wildlife Photographer of the Year argazki-erakusketa aurkeztuko da Gasteizen. Alemaniako Natura Argazkilarien Elkarteak (GDT) antolatzen du lehiaketa, eta erakusketaren xede nagusia naturaren ezagutza sustatzea da, bai eta argazkilaritzaren bidez natura bera kontserbatzeko garrantzia azpimarratzea.

Aurten 37 herrialdetako 13.267 argazki aurkeztu dira guztira. 10.000 argazkilari baino gehiagok hartu dute parte, profesionalak zein hasiberriak. Richard Peters ingelesak izan da aurtengo sari nagusiaren txapelduna, Ilunpeko ibiltaria izeneko argazkiarengatik.

Gasteizen jarri den erakusketak 84 argazki biltzen ditu. Animaliak, landareak eta paisaiak bat egiten dute, ikuspegi anitzen bidez. Urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai, Salburua Interpretazio Zentroan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago