Borja Lazaro gasteiztarra gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean

Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 13:52

Kolonbian desagertu zen Lazaro, orain hiru urte.

Gaztea orain hiru urte desagertu zen Kolonbian.

Datorren larunbatean, hilak 7, 2014ko egun berean Kolonbian desagertu zen Borja Lazaro gasteiztarra gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute. Ekimena arratsaldeko 18:30ean hasiko da Urrezko Zeledonen plazan, eta ordu bete beranduago Similar Interests taldearen kontzertua izango da O'Connors tabernan.

Lazaro ingeniari informatikoa eta argazkilaria zen, eta 2013ko urriaren 6an Hegoamerikara abiatu zen, bidai luze bati ekiteko. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean, El Cabo de la Vela izeneko herrian zegoela, desagertu zen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago