Gizon bat hil da sute batean, Abetxukun

Erredakzioa 2017ko urt. 1a, 14:27

Istripua Gabon Zahar gauean gertatu zen Abetxukuko Arriagana kalean.

61 urteko gizonezko hil zen larunbat gauean Gasteizko Abetxuku auzoan, Arriagana kaleko etxe batean piztutako sutean. Ezbeharra goizeko 5:30ak inguru gertatu zen, eta suhiltzaileak berehala bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. Hildakoaren emaztea eta alaba ere aurkitzen ziren su hartu zuen etxean, baina onik atera dira.

Ikerketa abiatu dute, sutea zer dela-eta piztu zen jakiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago