Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.