Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmeen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.
Oraingoan, urtarriletik martxora bitartean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan, Girlhood (Céline Sciamma, Frantzia, 2014) filma proiektatuko da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.