Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizona atxilotu zuen igandean, Babesgabeak auzoan, kalean bikotekidea jotzea leporatuta. Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Udaltzaingoak telefono dei baten bidez jaso zuen abisua, eta bertaratu zirenean poliziek emakumearekin, ustezko erasotzailearekin eta lekukoekin hitz egin zuten, eta atxilo hartu zuten gizona, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.