2017/01/10 20:00

JARDUNALDIA

Sutondoan

Sutondoan
gutxinaka-gutxinaka familia gunea, Gasteiz

Sutondoan egitasmoa astero ordu eta erdiz elkartuko den helduen taldea izango da. Bizipenak konpartituz senideen sentimenduei arreta eskainiko zaie bertan eta korronte humanistaren barruan kokatzen den Gestalt ikuspegia izango da oinarri nagusi. Egitasmoaren berri emateko bilera bat egingo da urtarrilaren 10ean, iluntzeko 8etan, Gutxinaka-gutxinaka familia gunean.

  • Informazio gehiago: 616 98 92 39 edo 945 03 39 24 telefonoetan eta info@gutxinaka-gutxinaka.com helbidean.
Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago