Azken urteetan bezala, Kandelen gaua ospatuko da gaur. Guztira, 1500 kandela eta 300 zuzi piztuko dituzte Alde Zaharreko eta inguruko zenbait kaletan. Gau girotzeko bestelako ekintzak ere izango dira. 17:45ean, esaterako, Santo Domingoko plazan umeentzako ¡¡¡Pac-Man Dantz!! ikuskizuna eskainiko du Ameztu produkzioak. Ondoren, 19:00etan kandelak piztuko dituzte, eta ordu berean, Otxanda dorrek beste antzezlan bat hartuko du; Su a Feu Deabru Beltzak konpainiarena. Antzezlana ibiltaria da, eta bertatik hasi eta Matxete plazaraino joango da. Bertan amaituko da 20:00ak aldera. Jarraian, ardo beroa dastatzeko aukera izango dute gasteiztarrek Matxeten plazan.
Azkenik, 20:30ean Gabonetako kontzertuak izango dira Alde Zaharreko kaleetatik, Florida, Gurasoak San Viator eta Sustancieros taldeen eskutik.