Gorbeia kaleko azoka antzeztoki bihurtuko du 150 gramo jaialdiak

Erredakzioa 2016ko abe. 25a, 14:13

Hiru egunez izango dira lanak azoketan.

Hilaren 26, 27 eta 28an formatu txikiko ikuskizunak izango dira; tartean, antzerkia, dantza, performancea edo txotxongiloak eskainiko dituzte.

Aurten ere Pez Limbo konpainiak antolatutako 150 gramo jaialdia egingo dute. Abenduaren 26, 27 eta 28an izango da, Gorbeia kalean kokatzen den azokan. Hiru egunetan zehar lan eszeniko "berritzaileak" egingo dituzte zenbait konpainiak, eta disziplina askotariko piezak eskainiko dituzte, hala nola, antzerkia, dantza, performancea, clowna, txotxongiloak edo narrazioa.

Jaialdiaren helburua da artista gazteen lanak ikusaraztea. 2011an abiatu zen Abastos plazan, baina orain urte batzuk Gorbeia eta Zaldiaran kaleetan sarrerak dituen azokan antolatzen du Pez Limbo konpainiak.

Hil egunetan, euskarazko zein gaztelerazko lan laburrak izango dira ikusgai, azokako saltoki ezberdinetan. tartean, Arimaz antzerki taldearen Oreka-Tu, Javier Arandaren El Pelo de Clarin eta  Kolektibo Monstrenkoren Dos Historias de Amor y un Marco Teórico lanak.

Egitaraua: 150 gramo jaialdia 2016

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago