Zezenketei alternatibak bilatzeko bildu dira blusak eta neskak Udalarekin

Erredakzioa 2016ko abe. 23a, 09:34

Bileran Gasteizko udaletxean izan zen.

2017ko Andre Mariaren Zuriaren jaietan Iradier Arenan egin daitezkeen jarduera-proposamenak lantzeko elkartu ziren atzo udaletxean.

Gorka Urtaran alkatea eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto Blusen eta Nesken Batzordearekin bildu ziren atzo, 2017ko Gasteizko jaietan Iradier Arenan egin daitezkeen jarduera-proposamenak lantzeko, zezenketen lehiaketa esleitu gabe geratu denez gero.

Lehen bilera horretan batez ere lan-dinamika ezarri nahi izan dute, ideiak partekatu, erabilera askotarako Iradier Arena espazioan zenbait jarduera antolatzeko jaietan. Alkateak nabarmendu duenez, bilera "adisketsua" izan da, eta bi aldeetatik herritar orori irekitako jarduera-proposamena lantzeko "konpromisoa eta gogoa" azaldu dute. Estibaliz Cantok, berriz, esan du areto hori erabili ahal izateak "berritzeko aukera" emango diela eta Andre Maria Zuriaren jaietako programazioa "oraingoa baino hobea" izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago