Egitarau zabala prestatu du Bilgune Feministak bere 15. urteurrenean

Erredakzioa 2016ko abenduaren 22a

Ostegun feministak antolatu dituzte ekainera bitartean, hilabete amaierako ostegun bakoitzean hitzaldiak, tailerrak edo solasaldiak eskainiz.

2017an Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte beteko ditu. Ospakizun honen harira, Gasteizen ere egitarau oparoa antolatu dute, ekainera bitartean, Ostegun feministak izenburupean. Hori dela eta, hilabeteko azken ostegunean jarduera ezberdin bat eskainiko dute. 

Bertan gai anitzak jorratuko dituzte. Abenduan, esaeterako, ekonomia feminista; urtarrilean, emakumeak eta espetxea; otsailean, Izena eta izana desobedientzia gidaren aurkezpena eginngo dute; martxoan, harreman ereduak; apirilean, kalejira eta topaketa feministak; maiatzean, sexu langileen eskubideak; ekainean, transbollomari ipuinak…

Datorren ostegunean, hilak 22, 18.00etan Gasteiz Txiki Auzo Elkartean izango dute lehen hitzordua. Bertan, ekonomia feministan emakumeon buruak ahalduntzea izango dute helburu.

 

1egutegia_plantilla

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago