XX. mendeko Gasteizko irudiak eta bizipenak biltzen ditu erakusketa batek

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2017ko urt. 3a, 12:20

Apirilera arte egongo da zabalik erakusketa.

Paaarisien!, argazkiak eta bizipenak zuri-beltzean, Vitoria-Gasteiz 1880-2009 erakusketak argazkilari ezagunen 650 argazki biltzen ditu.

Paaarisien!, argazkiak eta bizipenak zuri-beltzean, Vitoria-Gasteiz 1880-2009 erakusketak 650 argazki biltzen ditu hainbat formatutan, Gasteizko Udal artxibategitik, Arabako Lurralde Historikoko Artxibategitik eta Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetatik datozenak.

1880 eta 2009 bitartean, garai bakoitzeko argazkilari nabarmenenek egindako argazkiak dira. Haien artean, Salvador Azpiazu, Alberto Schommer, Enrique Guinea, Balbino Sobrado, Ceferino Yanguas, Tomas Alfaro, Gerardo Lopez de Guereñu, Santiago Arina, José María Parra, Federico Arozena eta Gregorio Querejazu ditugu.

Erakusketako argazki bat

Erakusketak Fernando Martinez de Viñaspreren ekoizpena eta erakusketa-diseinua ditu, eta XXI. mendeko bisitariak hiriaren azken 130 urteetako eguneroko bizitzara hurbildu daitezela du helburu: azokak, jaiak, jolasak, neska-mutilak kaleetan edo kirolak dira adibideetako zenbait.

 

Apirilaren 2ra arte egongo da ikusgai erakusketa, Vital Fundazioa aretoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago