EH Bilduk ez ditu 2017rako udal aurrekontuak negoziatuko

Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 11:49

PPk udal gobernuaren proposamena onartu ezean, aurrekontuak luzatuko lirateke 2017an.

EH Bilduren batzarrak datorren urterako udal aurrekontuak ez negoziatzeko erabakia hartu du. "Urtaranek adostutakoa ez betetzeak, konfidantzaren apurtzeak eta berme ezak argi uzten dute alkateak ez duela inolako asmorik aurrekontua adosteko", azaldu du Miren Larrionek gaur egindako agerraldian. EH Bilduren esaneta, aurten ez da partiden %7 bete. Urtaranek, aldiz, %70 bete dela adierazi zuen.

Egoera honen aurrean,  EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak erabaki bat hartu behar du: aurrekontuak luzatzea edo PP udal taldearekin akordio batetara heltzea. Izan ere, aurreko astean PPk gobernuaren aurrekontuen proposamenari 100 zuzenketa baino gehiago aurkeztu zituen.

Aurrekontuak luzatzen badira, 2016rako aurreikusitako partida guztiak datorren urtean errepikatuko lirateke.

Urtaranek negoziatu nahi du

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gobernu-taldeak datorren urterako aurrekontu-akordioa lortzeko borondatea duela berretsi du. Urtaranen gobernuaren iritziz, alderdi politikoak akordio batera iristeko aukera guztiak agortzera behartuta daude.

Horrela, bidea aurrekontu-bazkideekin adostasunera heltzea dela uste du uda gobernuak. "PP Gasteizi onura dakarkion erabaki oro oztopatzen saiatzen ari dela ikusten dugu. Proposatu dituen zuzenketetan egiaztatu dugu, gauzatu ezineko proposamena baita, beren irudia garbitzeko asmo hutsez egindakoa. Oposizioko gainerako indarrekin akordio batera iristea da planteamendu horren alternatiba".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide