Bihurriak taldeak ere utzi du Blusa eta Nesken Batzordea

Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 07:51

Bihurriak taldea da batzordetik alde egin duen azken kuadrilla.

Guztira zazpi dira azken hilabeeetan batzordetik alde egin duten kuadrillak.

Bihurriak taldeak Blusa eta Nesken Batzordea utzi du. Hala erabaki zuten bazkideek igandean egin zuten asanbladan. Taldea nahiko berria zen, 2015eko iraileran sartu baitzen Blusa eta Nesken Batzordean.

 Honekin zazpi dira azken hilabeteetan batzordetik alde egin duten kuadrillak. Aurreko azaroan Bainas, Batasuna, Gasteiztarrak, Martinikos eta Los Biznietos de Celedon kuadrillek euren borondatez utzi zuten, eta ondoren egin zuen Jatorrak taldeak. Momentu honetan, 18 kuadrilla geratzen dira batzordean. Alde egin duten zazpi kuadrilla hauetako partaideak blusa eta neska guztien herena dira.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago