Gabonetako izotz pista zabaldu dute, Andre Maria Zuriaren plazan. Orotara, 800 metro karratuko eremua izango dute herritarrek patinatzeko. Halaber, 150 metroko txirrista jarri dute izotz pistaren ondoan.
Urtarrilaren 8ra arte egongo da izotz pista zabalik Gasteizko erdigunean. Goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara irekiko dute egunero, salbuespenak salbuespen: abenduaren 24ean eta 31n, 20:00etan itxiko dute; abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, eguerdian itxiko dute pista. 10:00etatik 14:00tara zabalduko dute goizean, eta 16:00etatik 22:00etara arratsaldean.
Sarrerak Interneten bidez zein Andre Marai Zuriaren Plazan bertan erosi ahal izango dira.