Gasa ustiatzeko 'Armentia II' plana auzian jarri du Gasteizko Udalak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko abenduaren 17a

Subilla Gasteizko putzua.

Subilla Gasteizen gasa ustiatzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Armentia II plana ez du begi onez ikusten Gasteizko Udalak

Ingurumen gaietarako ikaztegiak, Ingurumen sailak eta Nekazal eremuko sailak esku artean duten txosten batean ukatu dute gasaren ustiaketa aldaketa klimatikoan eragin positiboa izan dezakeenik. "Inpaktuak murrizten badira ere, gasa erregai fosil bat da, eta horren ustiaketa aldaketa klimatikoan eragin negatiboak izango ditu". 

Subilla Gasteizko putzuan gasa ateratzeak aldaketa klimatikoan eragin positiboa izango duela argudiatu du Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen Inpaktuko Ebaluazioa eskatzeko txostenean. 

Haatik, Udalaren teknikoen ustetan, "kontraesankorra da baliabideak erregai fosilak bilatzeko bideratzea, energia berriztagarrien alde jarri beharrean".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago