Laurogeita hamar euroko isuna ordainduko dute adibidez kalea zikintzeagatik, edo zaborra ontzietatik kanpo uzteagatik. Iñaki Prusilla Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotziak adierazi du gasteiztarrek beraiek eskatu dutela irregulartasunak egiten dituztenak zigortzeko.
Hirian zabor gehien biltzen diren tokiak antzeman ostean, azaroan kontzientziazio kanpaina martxan jarri zuen Udalak. Zazpi lagun kontratatu zituen orduan jendeari informazioa emateko. Kanpaina urtebetez luzatuko da, baina aldi berean udaltzainek isunak jartzen hasiko da.
Hiri erdian, Gorbeia kalearen inguruan, eta Zabalkundean hasiko dira zigorrak ipintzen, eta beste auzoetara hedatzen joango da praktika berri hau, baina lehenago informazio kanpaina egin nahi dute. Hala, Salburuatik eta Zabalganatik egin diren salaketei erantzun nahi die Udalak.