Oraindik aukera dago “Aurrekontu parte-hartzaileen bidez hiria eraldatu” jardunaldian izena emateko. Datorren larunbatean, abenduak 17, izango da, goizean, Europa Biltzar Jauregian.
Bartzelona, Getafe, Irun eta Gasteizko aurrekontu parte-hartzaileen esperientziak ezagutuko ditugu eta gai honi buruz eztabaidatu ahal izango da jarraian izango den world-kafean.
Izena ematea: HEI Herritartasunerako Eskola
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.