Beirazko botila birziklatuekin egindako Eguberrietako zuhaitza jarri dute Gasteizko erdigunean, Andre Maria Zuriaren plazan eta Loma Jenerala enparantzaren arteko bidegurutzean. Abenduaren 13an amaitu zuten langileek zuhaitzaren instalazioa.
Zuhaitzak zortzi metro inguruko altuera du, eta birziklatutako ehunka botila behar izan dira osatzeko. Arbolatik gertu, hiru beira edukiontzi jarri dituzte, izan ere, birziklatzea sustatzeko kanpaina baten barruan kokatzen da Gabonetako apaingarri berezi hau.