Haurrentzako zenbait jarduera martxan jarriko dituzte Gabonetan, Gasteizko gizarte etxeetan. Guztira 1.280 leku egongo dira, ludotekek eta ludoklubek antolatuko dituzten jardueretan.
4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, oporleku-ludotekak antolatuko dituzte gizarte etxeetan. 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat, ordea, oporleku-ludoklubak egingo dira. Halaber, bestelako jarduerak antolatuko dituzte beraientzat, tartean sukaldaritza, esperimentuak eta jolasak igerilekuan.
2-3 urteko umeentzat, berriz, familientzako jarduerak antolatuko dira ludoteketan. Gurasoek edo beste senideren baten laguntzarekin antolaturiko jardueretan parte-hartzeko aukera izango dute: trebetasun-zirkuituak, asmakizunak, eta erritmo jolasak bezalako denbora-pasak.
Informazio guztia: Eguberrietako opor programaren egitaraua