Etxean berriz ere

Etxean berriz ere

Pablo Prigioni antolatzaile argentinarra Baskonian arituko da denboraldi bukaera arte, NBAn bost urteko ibilbidea egin ondoren.

Ezustekoa eman zuen atzo Baskoniako zuzendaritzak Pablo Prigioniren fitxaketa iragarriz. Talde gasteiztarraren jokoa indartu eta jokalari-multzo gazteari bere esperientzia eskaintzeko asmoz, abendutik aurrera taldearen gidaritza hartuko du berriz ere.

39 urterekin, hirugarrenez arituko da joko antolatzailea Gasteizko taldean eta bere zortzigarren denboraldia izango da Baskoniaren elastikoa jantzita. Aldez aurretik Espainiako liga bat, hiru Espainiako Kopa eta lau superkopa irabazi zituen Baskoniarekin.

 

NBAn ibilbidea

2012 urtean, 35 urterekin, Baskonia utzi  NBAn debuta egin zuen Cordoban (Argentina) jaiotako jokalariak. Estatu Batuetako ligan debuta egiten zuen jokalaririk zaharrena izan arren, 270 partidu jokatu ditu Prigionik Knicks, Clippers eta Rockets taldeetan. Denboraldi hasiera honetan talderik gabe geratu ondoren, berriz ere Baskoniaren gidaritza hartuko du.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide