Gaur, abenduak 2 arratsaldeko 18:00etan, piztu ditu Gasteizko Udalak Eguberrietako argiak. Hiriko 46 kaletan, guztira, 264 arku eta 139 irudi jarri dituzte. Horrez gain, argiztapen berezia ezarri dute hiru eraikinetan eta 60 zuhaitzetan.
Florida parkeko jaiotzan kokatutako izar handia aurtengo jaietako nagusia izango da. Horretaz aparte, argiztapen apaingarrietako batzuen diseinua aldatu du Udalak, beste urte batzuekin alderatuta. Eguberriko argiztapen bereziak hiria urtarrileko 7ra arte apainduko du.