2016/12/03 19:00

'Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu'

'Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu'
Alde Zaharra, Gasteiz

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hainbat ekintza egingo da. Euskaldunon Erronken Zuhaitza aurkeztu, mezuak idatzi eta eskegi, eta kalejiran erabiliko den materiala (kartelak, pegatinak eta kandelak) banatuko da. Ostean, kalejiran joango dira bertaratukoak Andre Maria Zuriaren plazaraino EUSKARAK 365 EGUN lelodun kandelen mosaikoa amaitzeko. Era berean, herritarrek euren erronkak plazan irakurri ahal izango dituzte, mosaikoa osatuko duten 1500 kandeletako bat jartzearekin batera.

  • 18:45 Abiapuntua  Oihaneder Euskararen Etxea
    • Materiala banatu (pegatinak, kandelak,…)
  • 19:00 [AURKEZPENA] Euskaldunon Erronken Zuhaitza – Oihaneder Euskararen Etxea[AURKEZPENA]
  • 19:30 [KALEJIRA] Oihaneder Euskararen Etxetik – Andre Maria Zuriaren plazaraino
  • 20:00 [KANDELEN MOSAIKOA] EUSKARAK 365 EGUN
    • ‘Pauso bat aurrera’ testua
    • Erronkak irakurri eta kandelak jarri

Egitasmoan parte hartu dute: Arabako ALEA, Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide