2016/12/03 19:00
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hainbat ekintza egingo da. Euskaldunon Erronken Zuhaitza aurkeztu, mezuak idatzi eta eskegi, eta kalejiran erabiliko den materiala (kartelak, pegatinak eta kandelak) banatuko da. Ostean, kalejiran joango dira bertaratukoak Andre Maria Zuriaren plazaraino EUSKARAK 365 EGUN lelodun kandelen mosaikoa amaitzeko. Era berean, herritarrek euren erronkak plazan irakurri ahal izango dituzte, mosaikoa osatuko duten 1500 kandeletako bat jartzearekin batera.
Egitasmoan parte hartu dute: Arabako ALEA, Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.