Abenduaren 3an, Hell Dorado Kultur Elkartean, Hiena talde gasteiztarraren diskaren aurkezpena izango da eta Gentemayor eta Tooth taldeak ikusteko aukera izango da baita ere.
Hienaren soinuak paraje ilun eta lohitsu batera sutsuki eramaten gaituen ekaitz elektriko baten antza du. 2014ko amaieran Gasteizen sortua, Hiena Same Old, Flesh For Cannibals, Näut, Roto, Trumbo edo Tara taldeetan aritutako lau musikariren kemenetik sortzen da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.